XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehertu eta puskatu egiten dira.

Abioiak hamar mila metroko alturan lehertzen dira, eta zatiak herri inguruan erortzen dira.

Baina badago gauza berezi bat: bi bonba H.

Bat tomate soro batean erortzen da.

Reaktore bat beste soro batean erortzen da, fuselajeko pieza bat etxe baten ondoan.

Baina H bonba bat aurkitu dute bakarrik.

Lurrean erdiraino sartuta dago.

Ez du gauza arriskutsua ematen.

Metro bete eta hogei zentimetro altu eta berrogei zentimetro zabaleko zilindro bat besterik ez da.

Osorik ematen du.

Baina ez dago osorik! Uranio 238-zko azala puskatua du.

Barruan Uranio 235 eta deuterioa daude.

Hiroshimako bonbak baino ehun eta hogeita bost aldiz indar gehiago du.

Baina ez da hori problema.

H bonbak seguritate sistema asko du eta ezin da lehertu.

Baina azala pitzatua du, eta horregatik, beharbada inguruko tomate guztiak, eta pertsonak ere bai, radiaktiboak bihurtuko dira.